로그인

유다서 1장 (Navarro Labourdin) NT

일반서신 · Jude · (Navarro Labourdin) NT · 24절

절 보기

유다서 1장은 유다서의 유일한 장이다. 교회에 몰래 들어온 거짓 교사들을 구약의 심판 사례에 견주어 경계하고, 믿음을 지키라고 권한 뒤 송영으로 끝맺는다.

절 바로가기

1유다서 · (Navarro Labourdin) NT
1IVDA Iesus Christen cerbitzari eta Iacquesen anayeac, Iainco Aitaz sanctificatu, eta Iesus Christez conseruatu diraden deithuey,
2Misericordia eta baque eta charitate multiplica daquiçuela.
3Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic.
4Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela.
5Bada gauça hauc aippatu nahi drauzquiçuet, ikussiric ecen haur behin badaquiçuela, ecen Iaunac populua Egyptetic deliuratu çuenean, sinhetsi vkan etzutenac guero deseguin vkan cituela.
6Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela.
7Sodoma eta Gomorrha, eta hayén aldirietaco hiri hayén moldera paillardatu çutenac, eta berce haraguiaren ondoan ioan ciradenac, exemplutan proposatu içan diraden beçala, su eternaleco pená suffritzen dutela.
8Halaber ordea hauc-ere lokarturic bere haraguia satsutzen duté eta seignoriá menospreciatzen eta dignitatéz gaizqui erraiten duté.
9Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala.
10Baina hauc, aditzen eztituzten gauça guciéz gaizqui erraiten ari dirade, eta naturalqui abre brutalec beçala eçagutzen dituzten gauça gucietan corrumpitzen dirade.
11Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade
12Hauc dirade çuen charitatezco othorencetaco maculác, çuequin banquetatuz, nehoren beldur gabe bere buruäc bazcatzen dituztela: hodey vr gabe haicéz hara huna erabiliac: arbore çumel fructu gabeac, biguetan hilac, erroetaric ilkiac:
13Itsassoco baga dorpeac, bere vileniéz hagun eguiten dutela, içar errebelatuac, ceinéy apprestatua baitaye tenebretaco ilhumhea eternalqui.
14Eta prophetizatu vkan du hauçaz-ere Adamen ondoco çazpigarren guiçonac, Enoch-ec, cioela,
15Huná, ethorri içan da Iauna bere millionezco sainduequin, gucién contra iugemendu emaitera, eta hayén arteco gaichto gucién vençutzera obra gaichto gaichtoqui eguin dituzten guciéz, eta bekatore gaichtoéc haren contra erran dituzten hitz gogor guciéz.
16Hauc dirade murmuraçale, reuoltari, bere guthicietan dabiltzanac, eta hayén ahoa propos gucizco hantuz minço da, personac admirationetan dituztela bere probetchuagatic.
17Baina çuec, maiteác, çareten orhoit Iesus Christ gure Iaunaren Apostoluéz aitzinetic erran içan diraden hitzéz:
18Ecen erran vkan drauçuela, nola azquen demboretan içanen diraden abusariac, bere gaichtaquerietaco guthicién araura ebiliren diradenac.
19Hauc dirade bere buruäc separatzen dituztenac, gende animalac, Spiritua eztutenac.
20Baina çuec, maiteác çuen fede gucizco sainduaren gainera çuen buruäc edificatzen dituçuela, eta Spiritu sainduaz othoitz eguiten duçuela,
21Elkar Iaincoaren charitatean conserua eçaçue, Iesus Christ gure Iaunaren misericordiaren beguira çaudetela vicitze eternalecotzat.
22Eta auçue batzuéz pietate, discretionez vsatzen duçuela.
23Eta berceac iciduraz saluaitzaçue, sutic arrapatzen dituçuela, haraguiaz maculatu arropari-ere gaitz daritzoçuela.
24Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen. 해설

(Navarro Labourdin) NT
절을 누르면 복사·공유·형광펜·메모를 쓸 수 있습니다. 점선 낱말은 교회백과 문서로 이어집니다.

이 장에 24절
1 / 1장

본문은 (Navarro Labourdin) NT(바스크어) — getbible.net(CrossWire SWORD 모듈)에서 가져옴 · 라이선스: 공개 도메인 (Public Domain) 형광펜·메모·읽은 표시는 판과 상관없이 같은 장에 함께 남습니다. 점선이 그어진 낱말은 교회백과에 문서가 있는 인물·지명·용어입니다(한 화면에 한 번씩만 표시). 형광펜·메모·읽은 표시는 이 브라우저에만 저장되며 내 표시에서 모아 볼 수 있습니다.

이 장의 구절 해설 문서 1

이 장을 언급한 문서

더 보기